Re: [eibar] "Eibartarrak" I. Mondegreen Txapelketa
Xabierrek:
>Bide batez, Markos, "sein"
>berba hori Mendebaldekoa izan da >betidanik, ez Iparraldekoa
Euskal Filologia ikasten ari naizenez, espero dut laster halako hanka-sartze
larririk ez dezadan perpetra
Irun Hondarribi inguruan, hitz bat ez denean oso ezaguna, ezjakin batzuok
"iparraldetik etorriko da" pentsatzen dugu arinegi, handik baitatoz "ferde",
"xena" (katea), "furra" (labea), "karrota" (azenarioa), "blagan" (hitz eta
pitz) eta beste asko
kontaktua, ulergarria
baina mendebaldeko eragina misteriotsuagoa da
esate baterako, zergatik erabiltzen ote dugu Irunen, "amatxi"rekin batera,
"amama"?
Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 06:01 | Trackback-ak (0)