[eibar] Re: Errauskailuak eta osasuna
Bai, horretan be zurekin ados zeuden hirurak. Ezin diogula zabor=20
produkzio erritmo honi eutsi. Gutxiago ekoiztu, ekoizten den guztia=20
birziklatzeko modukoa izan dadila eta erabiltzaile bakoitzak=20
sailkatuta bota behar dabala, bestela ez dagoela erremediorik. Hori=20
oso argi zuten.
Dudarik gabe arazoa egiturazkoa da, eta errausketa partxeo txapuzeroa=20
baino ez da. Europako legedi berriak gero eta zorrotzagoak dira=20
enbase eta abarrei dagokienez eta enpresak birziklatzeko moduko=20
ontziak egitera behartuko dituzte. Baina erabiltzaileak? Nork=20
behartuko ditu erabiltzaileak zaborra sailkatzen? Izan ere, inork ez=20
dugu errauskailurik nahi baina oraindik gizartearen oso zati txiki=20
batek bereizten du zaborra.
Eta hain zuzen ere horregatik erabat hipokrita iruditzen zait=20
errauskailuen aurrean antolatzen ari den oposizio "hiritarra".=20
Benetako arazoa ez baitago errauskailuan, baizik eta birziklatzeko=20
modukoak ez diren ontziak ekoizten dituzten enpresetan eta zaborra=20
bereiztu gabe botatzen duten herritarrengan. Gauzak planteatzen diren=20
bezala badirudi errauskailuaren bultzatzaileek poluzioa kanpotik=20
ekarri eta gure etxe ondoan bota nahi dutela. Eta gure etxea=20
poluitzen ari garenak gu gara.
Gainera, oso erraz manipulatzen den gaia dela iruditzen zait, denok=20
baikaude poluzioaren kontra eta beraz, oso erraz firmatzen dira=20
horrelako manifestuak. Eta oraindik larriagoa da osasunaren alorreko=20
langileek egiten dutenean horrelako zerbait, gizartean duten=20
sinesgarritasuna handia delako, eta ustez, hori baino zorrotzago=20
jokatu beharko luketeelako. Bide batez, inork ikusi du inoiz ospitale=20
batetako zabortegia??=20
oier A.
***********************
---Oier Gorosabelek:
Gauza jakin eta onartu legez hartzen dozu egunero gutako bakotxak=20
killo bat zabor egitten dogula. Halan, zabor hori deuseztatu egin=20
behar danez, erretzia onena.
Ok, baina uste dot kakua aurretik dagoala. Lehenengo, ikusi ia=20
produkzi=F1o sistemetan eskua sartuta ia zabor gitxiago sortzen daben=20
produktuak etara leikezen (enbalajeak...). Noski etara leikezela. Eta=20
zabor killo hori analizatu eta sailkatuta,=20
organiko/plastiko/metaliko.... etabarreko klasifikazioa eta=20
tratamendu desberdindua...
Uste dot zure irratsaixora eruan zenduzenak zabor eliminatzaile onak=20
izango zirala, baina behar doguna zabor gitxiago sortzeko=20
asmatzailliak dirala.
Era ekologikoago bizi izateko, beharrezkoa da modelo ekonomikoan=20
eskua sartu. Bestelakoa, makillaje hutsa.