26 Apirila
2004

[eibar] "Eibartarrak" I. Mondegreen Txapelketa

Loaren aihenarekin tonto-tonto hasi, eta izugarrizko perlak atera dira
hemen. Nazioarteko I. Mondegreen Lehiaketa sortzeko modukoak.
Botoa emateko orduan zalantzan nago: batetik, Fernandezen seme Peru
imajinatzen dut, Bisbalen kixkurrik gabe baina etxeko sukaldean
jira-bueltaka, "Andre Maria cu=E1ndo ser=E1s m=EDa" eta "Tuber=EDa, Tuber=
=EDa"
kantatzen eta barrez lehertzekoa iruditzen zait. Bestetik, baina, Markos et=
a
bere ikastolero-koadrila datorkit gogora, osaba-izeko eta familiako
apaiz-lagun guztien etxeetan kantari "Pekatuaren mantxarik gabe / se=F1oran
txilibitua" ("Seina da kontzebitua"ren ordez. Bide batez, Markos, "sein"
berba hori Mendebaldekoa izan da betidanik, ez Iparraldekoa), eta zaila zai=
t
ezer surrealistagorik irudikatzea.
Eibarvision-en bageunde bezala, orain duzue aukera: txupoints, depuan...
X.=20

Bidaltzailea: zerrendatik. Noiz: 06:01 | Trackback-ak (0)
Trackback-ak
Hona bidali trackback erreferentziak::https://manterola.org/familia/luistxo/coreblog/zerrenda/41/tbping
Trackback-ik ez dago.