[eibar] Re: Errauskailuak eta osasuna
Araolazak:
Beraz, nahiz eta zaborra guk sortu dugun, gure osasunaren eta gure
ingurumenaren mesedetan bidal dezagun zabor guzti hori hirugarren
mundura sos batzuen truke, eta horrela arazoa konponduta izango dugu,
eta gainera nahi beste zabor ekoizten jarraitu ahal izango dugu, eta
inork ez du bere etxe ondoan guk geuk sortu dugun kaka hori
desegiteko instalaziorik izango.
Oierrek:
Gauza jakin eta onartu legez hartzen dozu egunero gutako bakotxak killo
bat zabor egitten dogula. Halan, zabor hori deuseztatu egin behar danez,
erretzia onena.
Ok, baina uste dot kakua aurretik dagoala. Lehenengo, ikusi ia
produkzio sistemetan eskua sartuta ia zabor gitxiago sortzen daben
produktuak etara leikezen (enbalajeak...). Noski etara leikezela. Eta
zabor killo hori analizatu eta sailkatuta, rganiko/plastiko/metaliko....
etabarreko klasifikazioa eta tratamendu desberdindua...
Uste dot zure irratsaixora eruan zenduzenak zabor eliminatzaile onak
izango zirala, baina behar doguna zabor gitxiago sortzeko asmatzailliak
dirala.
Era ekologikoago bizi izateko, beharrezkoa da modelo ekonomikoan eskua
sartu. Bestelakoa, makillaje hutsa.
--
---
oier gorosabel larraaga
lekeitio - euskalherria
[email protected]
---
mundu barri bat daroiagu bihotzian
(Urruti'tar Zorion)