Re: [eibar] Mondegreen fenomenoa
Gure famelixako batek "Gernikako arbola" holan
ikasi zeban:
Gernikako arbola ta bere katua....
Casa de Juntasera juaten zan bakotxian arbolia
topatzen zeban, baia katua sekula ez zeban
topatzen.
Nik umetan elizan "Siisten det" kantatzen zanian
ez neban aitzen eta pentsatzen neban Beste
hizkuntza baten kantatzen zala, Aleluia, Amen eta
Osanan moduan. Egizue pruebia eta kantau altuan
siistendet, siistendet. Alemana gitxienez!!!
leire
--- Maite Rementeria
escribi:
---------------------------------
Nik ere badakit beste bat oso ona.
Manifa bukatu ostean ukabila igo eta han hasi
ziren "Eusko gudariak" abesten.
Benetan altu kantatzen zaban baten bertsiua:
"irrintzi ba ke txuta
mendi tontorreaaaan
guazen ..."
Baina, dudarik gabe, euskal musikan norberak
asmatutako bertsio gehien
dituen taldea Itoiz dela uste dut. Hain dira
letra zailak! Euskal kantu
tradizionalen zerrendan sartu dezakegun "Lau
teilatu" bera. Zein atrebitzen
da letria idaztera copy paste egin gabe? Ni
behintzat ez.
maite
At 13:49 2004/04/23, you wrote:
>Orain kontatuko dizuedana ez da zehazki
"Mondegreen" bat, zerikusi estuagoa
>du dialektologiarekin, baina Luistxorenak
hizpidea eman dit eta seguru nago
>zuetako askori ere jakingarria irudituko
zaizuela.
>
>Bada Pantxoa eta Peioren abesti ezagun bat,
leloa behintzat ia denok kantatu
>izan duguna:
>
>"Gazte nabil, gazte nahian
>asteazkenari begira..."
>
>Bai, ezta? Ba ez, ez da hola. Berezko letrak ez
du zerikusirik
>gaztetasunarekin (ez gazteriarekin, ez
gaztaroarekin), gaztainondoaren
>fruituarekin baizik:
>
>"Gaztena bil, gaztena jan
>asteazkenari begira..."
>
>Iparraldean "gaztena" baita gure "gaztaina".
>
>Ez al da polita?
>
>X.
>
>
>el 23/4/04 12:22, Luistxo Fernandez en
[email protected] escribi:
>
> > Mendigurenek kontatzen digunari 'Mondegreen'
esaten zaio, ingelesez
> behintzat.
> > Kantu baten letra aldrebes entzuteko daukagun
abilezia.
> >
> >> ... eta
> >> abesti batean bazen kontu nire ustez
harrigarri bat: "Nuevayortikan"
> >> ez-dakit-nora esaten zuen halako batean.
"Nuevayortikan" hori ondo
> egokitzen
> >> zen neurriz, baina pentsaeraz eta
erreferentziaz arraroegia zen
> >> Larraagarengan. Grabazioa berriz entzuteko
esan nion nire lankideari,
> >> entzun genuen, eta azkenean konturatu ginen
"Fuenmayortikan" esaten zuela
> >> (Errioxako herri bat).
> >
> > Hemen, batek Bob Dylan-en bat kontatzen du,
The ants are my friends..
> >
>
http://phrases.shu.ac.uk/meanings/352450.html
> >
> > Neure seme Peru jeniala da holakoetan. Iaz
abesten zuen:
> >
> > - Andre Maria, siempre sers ma.
> >
> > eta aurten:
> >
> > - Tubera, tubera!
> >
> > RRV-aren denboretan, nik Bilbon entzundakoak:
> >
> > - Eh, cho!, que te he dicho que no!
(Hertzainak)
> > - Cristo en Barrencalle, cristo en
Barrencalle (Jotakie, Kriston
> burrundaye)
> >
> > Nik ikastolan umetan egiten nuena:
> >
> > - Munduaren aurrean, bisontia saldu
(Munduaren aurrean gizonki azaldu,
> > Pantxoa eta Peio, Aitorren hizkuntz zaharra)
> >
> > Mondegreenak oso itsaskorrak dira. Buruan
sartu zaigunean hori esaten
> > diharduela, horixe entzuten dugu behin eta
berriro. Harik eta jakiten dugun
> > arte, zein den letra benetakoa: une
horretatik aurrera, letra zuzena
> > entzuten dugu, eta galdetzen diogu gure
buruari nola zitekeen aurrekoa gure
> > burutik pasa. Izan ere, Steven Pinker
hizkuntzalariari irakurria diot,
> > mekanismo kuriosoren bategatik,
Mondegreenetan entzundakoak ez dira izaten,
> > normalean, kantarekin bat etor daitezkeen
esaldiak, ateraldi zentzugabeak
> > baizik.
> >
> > Luistxo
> >
> >
> >
> >
> >
> > Yahoo! Groups Links
> >
> >
> >
> >
>
>
>
>----------
>Yahoo! Groups Links
> * To visit your group on the web, go to:
> *
>
http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
>
> *
> * To unsubscribe from this group, send an
email to:
> *
>
[email protected]
>
> *
> * Your use of Yahoo! Groups is subject to
the
> Yahoo! Terms
of Service.
_______________________________________
Maite Rementeria
Code&Syntax
[email protected]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80
[Non-text portions of this message have been
removed]
---------------------------------
Yahoo! Groups Links
To visit your group on the web, go to:
http://groups.yahoo.com/group/eibartarrak/
To unsubscribe from this group, send an email
to:
[email protected]
Your use of Yahoo! Groups is subject to the
Yahoo! Terms of Service.
______________________________________________________________________
Correo Yahoo! - 6MB, ms proteccin contra el spam Gratis!
http://correo.yahoo.es