Re: [eibar] Mondegreen fenomenoa
Orain kontatuko dizuedana ez da zehazki "Mondegreen" bat, zerikusi estuagoa
du dialektologiarekin, baina Luistxorenak hizpidea eman dit eta seguru nago
zuetako askori ere jakingarria irudituko zaizuela.
Bada Pantxoa eta Peioren abesti ezagun bat, leloa behintzat ia denok kantat=
u
izan duguna:
"Gazte nabil, gazte nahian
asteazkenari begira..."
Bai, ezta? Ba ez, ez da hola. Berezko letrak ez du zerikusirik
gaztetasunarekin (ez gazteriarekin, ez gaztaroarekin), gaztainondoaren
fruituarekin baizik:
"Gaztena bil, gaztena jan
asteazkenari begira..."
Iparraldean "gaztena" baita gure "gaztaina".
Ez al da polita?
X.
el 23/4/04 12:22, Luistxo Fernandez en [email protected] escribi=F3:
> Mendigurenek kontatzen digunari 'Mondegreen' esaten zaio, ingelesez behin=
tzat.
> Kantu baten letra aldrebes entzuteko daukagun abilezia.
>=20
>> ... eta
>> abesti batean bazen kontu nire ustez harrigarri bat: "Nuevayortikan"
>> ez-dakit-nora esaten zuen halako batean. "Nuevayortikan" hori ondo egoki=
tzen
>> zen neurriz, baina pentsaeraz eta erreferentziaz arraroegia zen
>> Larra=F1agarengan. Grabazioa berriz entzuteko esan nion nire lankideari,
>> entzun genuen, eta azkenean konturatu ginen "Fuenmayortikan" esaten zuel=
a
>> (Errioxako herri bat).
>=20
> Hemen, batek Bob Dylan-en bat kontatzen du, The ants are my friends..
> http://phrases.shu.ac.uk/meanings/352450.html
>=20
> Neure seme Peru jeniala da holakoetan. Iaz abesten zuen:
>=20
> - Andre Maria, siempre ser=E1s m=EDa.
>=20
> eta aurten:
>=20
> - Tuber=EDa, tuber=EDa!
>=20
> RRV-aren denboretan, nik Bilbon entzundakoak:
>=20
> - Eh, cho!, que te he dicho que no! (Hertzainak)
> - Cristo en Barrencalle, cristo en Barrencalle (Jotakie, Kriston burrunda=
ye)
>=20
> Nik ikastolan umetan egiten nuena:
>=20
> - Munduaren aurrean, bisontia saldu (Munduaren aurrean gizonki azaldu,
> Pantxoa eta Peio, Aitorren hizkuntz zaharra)
>=20
> Mondegreenak oso itsaskorrak dira. Buruan sartu zaigunean hori esaten
> diharduela, horixe entzuten dugu behin eta berriro. Harik eta jakiten dug=
un
> arte, zein den letra benetakoa: une horretatik aurrera, letra zuzena
> entzuten dugu, eta galdetzen diogu gure buruari nola zitekeen aurrekoa gu=
re
> burutik pasa. Izan ere, Steven Pinker hizkuntzalariari irakurria diot,
> mekanismo kuriosoren bategatik, Mondegreenetan entzundakoak ez dira izate=
n,
> normalean, kantarekin bat etor daitezkeen esaldiak, ateraldi zentzugabeak
> baizik.
>=20
> Luistxo
>=20
>=20
>=20
>=20
>=20
> Yahoo! Groups Links
>=20
>=20
>=20
>=20