[eibar] Loaren aihena
Gaiak ez dakit interes handirik duen baina, Liburuaren Eguna dela-eta,
utziko didazue txikikeria literario bat komentatzen.
Anjel Larra=F1aga, Azpeitian bizi den bertsolari azkoitiarra dugu, azken
aldian trikitian ere badabilena, Epelderekin pandero-jole eta kantari
("Kupela" beren hit-a entzungo zenuten).
Ahozko kulturan bizi da oraindik Larra=F1aga, eta beren kantuak, luzeak
izanagatik, ez ditu inoiz idatzi: buruan sortu eta buruz gogoratzen ditu.
Diskoak grabatzerakoan ere, estudioan sartu eta danba kantatzen ditu. Disko
horri gero letrak eransteko, disketxeko bat aritzen da, grabatutakoa entzun
ahala transkribatzen. Bitxikeria bat edo beste gertatu izan zaigu, sistema
hori dela-eta. Gogoratzen naiz orain dela urte batzuk, Epelde eta
Larra=F1agaren disko baterako letrak pasa zizkidatela errepasatzeko, eta
abesti batean bazen kontu nire ustez harrigarri bat: "Nuevayortikan"
ez-dakit-nora esaten zuen halako batean. "Nuevayortikan" hori ondo egokitze=
n
zen neurriz, baina pentsaeraz eta erreferentziaz arraroegia zen
Larra=F1agarengan. Grabazioa berriz entzuteko esan nion nire lankideari,
entzun genuen, eta azkenean konturatu ginen "Fuenmayortikan" esaten zuela
(Errioxako herri bat). Fonetikoki oso antzekoa, noski, baina oso bestelakoa
gainerakoan.
Orain beste disko bat ateratzekotan dira nonbait, eta berriz pasatu
dizkidate letrak, zuzenketak egiteko-eta. Bazen pasarte harrigarri bat:
"loaren haiena" idatzi zuen nire lankide transkribatzaileak (Esti Esteibar
zumaiarra, oso neska jatorra, inork ezagutzen badu). Nik ez nion antzik
ematen, zer izan zitekeen konturatu ere ez, eta Larra=F1agari galdetzekotan
geratu ginen. Eta hor jakin dugu (ez berak horrelaxe esanda baina), "loaren
aihena" zela. Alegia, batzuetan kezkaz beterik oheratzen garela zioen
ahapaldi horretan, eta aise mozten zaigula "loaren aihena". Ez al da
metafora polita? Larra=F1aga ez zait inoiz iruditu sentiberatasun bereziko
bertsolaria (juxtu kontrakoa, izatekotan), baina irudi hori apuntatzeko (et=
a
lagunei komentatzeko) modukoa iruditu zait.
Ondo pasa asteburua,
X.=20
=20
Yahoo! Groups Links