[eibar] Euskal Xakea kinka larrian
Kaixo guztioi:
Azken egun hauek ez dira bat ere onak izan Euskal Xakearentzat. Ez
jokalariontzat eta ezta agintarientzat ere.
Aste Santuan Eusko Jaurlaritzak Euskal Xake Federakuntzari eta
Lurralde Federakuntzei Kirol Federakuntzei buruz prestatzen ari den
Dekretu berriaren proiektua bidali zien. Berau ezin zatekeen
txarragoa izan: Ez dute xakea onartzen kirol gisa, horrek dakartzan
ondorio guztiekin (dirulaguntzak galdu, federakuntza eta klubak
desagertu, ...).
Hori dela eta atzo osteguna Euskal Xake Federakuntzaren lehendakari
Miguel Angel Muela eta hiru lurralde Federakuntzen lehendakariak
Kirol Zuzendari den Garai jaunarekin bildu ziren Gasteizen. Bileratik
gauza garbi bakar bat irten zen: Eusko Jaurlaritzak ez du xakea
onartu nahi arrazoi ekonomikoengatik.
Erabaki honek ez du xakea bakarrik ikutzen, baita beste kirol batzuk
ere.
Hori dela eta Euskal Xakea indar apur bat duen leku bakarrean
mugitzen ari da: Interneten. Izan ere euskal xakearen inguruko
orrialde gehienek atzo gauerako bazuten albistearen berri.
Esate baterako http://www.ajedrezvasco.com, http://www.fgajedrez.org
edo http://perso.wanadoo.es/alajedrez webguneak informazioa portadan
bertan erakusten dute.
Euskal Xake Federakuntzaren orrialdeak ere atal berezi bat prestatu
du: http://www.xake.net/xakea-kirola-da
Espainia zein Mundu mailako beste webgune batzuetan ere albisteak
zirrara eragin du, hala nola Espainiako xakearen webgune
bisitatuenetakoa den http://www.ajedrezdn.com edo
http://www.inforchess.com edo http://www.ajedrezastur bezalako
orrialdeetan jarraipen zehatza ematen ari dira.
Azken ordua Espainiako Xake Federakuntzak eman du, bere webgunearen
portadan adierazpen ofizial bat idatziz. http://www.feda.org
Egoera larria da, eta Euskal Xake Federakuntzek 15 eguneko epea
daukate xakea kirola dela frogatzeko.
Eibarko Klub Deportiboaren Xake Joko Batzordeak ere bere webgunean
adierazpenen berri eman du, eta gaur arratsaldean dauka bilera gaia
eztabaidatzeko.
http://www.deporeibar.com/Xakea
Bestalde, igande goizean Gipuzkoako Federakuntzak Donostian egingo
den bilerarako deialdia zabaldu du, komunikabideei joateko eskatuz.
Gaur goizean Berria egunkarian irakurri ahal izan dugu Josu Tornay
Arrasateko San Andres Xake Elkarteko lehendakariaren artikulua, eta
helbide honetan dago irakurgai: http://tinyurl.com/3xcaw
Agur bat,
Mikel Larreategi
"Kanporatu egin nahi gaituzte baina ez dute lortuko"