RE: [eibar] Re: Zarauztar baten liburua dela-eta
> Oier A.
> Pozik joango nintzateke gaurko aurkezpenera baina ezinezkoa zait,
> beraz, Xabier Mendiguren: emaiozu besarkada bat nire partez soinu-
> jotzailearen bilobari.
Eta X. Mendiguren
>P.S. Eskumuinak emango zizkioat.
Jendearekin harremanetan berezko lotsa-edo gainditzeko esfuerzo txiki bat
egiten ikasi ondoren, baten batentzako "musuak" edo "besarkadak" bidali izan
ditudanean askotan bihurtu dituzte "goraintzi" edo"eskumuin". Ganorazko
esplikaziorik gabe. Euskaldunoi errazago ateratzen zaizkigulako antza.
Oraingoan ere Xabier Mendigurenek Xabier Etxabe Oier Araolazaren
besarkadarik gabe lagako du, eta eskumuinak besterik ez dizkio emango.
Nahita ala nahi gabe. "Eskumuinak", besarkada baino hotzagoa eta gainera
ikutu gabe.
Markos Zapiainek izango du teoriaren bat "besarkada" "eskumuin" modu
subliminalean nola transformatzen den esplikatzeko.
Ondo segi
Elena