May 05, 2004

Solac eta plantxak

Oso oker ez banago gaur erabaki da Eibarko Solac behin betirako ixtea: 37
langileetatik, 16 Gasteizera eta 23 etxera.
Garai batean nik uste nuen munduan egiten ziren eskuko plantxa guztiak
Solac-en egiten zirela. Ezta besterik zegoenik ere Eta, gezurra dirudien
arren, ni plantxa artean bizi izan nintzen 35 urte kunplitu arte...
Nere errekorda, makinako plantxaz, 32 fraka orduko izan zen.


Posted by Amatiño at 13:20

Xakea ez da beti kirola

Hona euren Kirol Batzorde Olinpikoetan xakea kiroltzat onartzen ez duten 29
Estaturen zerrenda. Honek ez du esan nahi gehiago ez dagoenik. Estatu-izenak
ingelesez daude:
Amerika:
Antigua and Barbuda, Canada, Panama, Puerto Rico, Saint Vicent and the
Granadines, United States of America, Uruguay, Virgin Islands.
Europa:
Belarus, Belgium, Czech Republic, Denmark, Finland, France, Great Britain,
Greece, Ireland, Italy.
Asia:
Korea.
Afrika:
Angola, Cameroon, Swaziland.
Ozeania:
Cook Islands, Federated States of Micronesia, Guam, Palau, Papua New Guinea,
Samoa, Solom Islands.
------------------------------
Hona, aldiz, euren Kirol Batzorde Olinpikoetan xakea kirolatzat onartua
duten 23 Estaturen zerrenda:
Amerika:
Barbados, Brasil, Colombia, Mexico, Netherland Antilles, Trinidad and
Tobago.
Europa:
Armenia, Azerbaijan, Former Yugoslav Republic of Macedonia, Malta, Portugal,
Spain.
Asia:
Hong-Kong, India, Lebanon, Malaysia, Peoples Republic of China,
Philippines, Qatar, Saudi Arabia, Singapore, Viet Nam.
Afrika:
Ez dago batere.
Ozeania:
Fiji
----------------------------
Konprobatu ezinik, oraingoz behintzat, zein irizpide duten indarrean beste
149 Estatutan.


Posted by Amatiño at 13:20

Popularrak pedigri bila

Carlos Iturgaitz gutxi iritzita edo, euskal Alderdi Popularra lider bila
ari da eta Ignacia Loyola de Palacioren izena proposatu dute Madrilen. Ideia
Madrilgo zuzendaritzak egin izana ez zaie euskal alderdikideei lar gustatu.
Zenbaiten ustez, horrelako erabakiak Euskadin hartu beharko lirateke, euskal
Alderdi Popularraren autonomiarik ezak ezer gutxi laguntzen duelakoan
hauteskundeetan. Horra euskal popularrak autonomia aldarrikatzen.
Autonomia ezezik, euskal jatorria ere aldarrikatzen hasiak dira popularrak
euren liderrak aukeratzerakoan. Izan ere, Loyola de Palacioren prestakuntzaz
gainera, bere euskal jatorria ere baloratu dute: "La condicin de que el
nuevo lder sea un vasco de nacimiento, De Palacio lo es slo por
ascendencia, es un factor al que se da asimismo enorme importancia en las
filas populares" (La Razn, 2004.04.27).
Euskal Herrian jaioa ez izan arren, Loyola de Palacioren euskal pedigria
kontuan hartzeko modukoa omen da: "Los electores valorarn muy positivamente
que una gran mujer, buena profesional, que es vicepresidenta del Gobierno
Europeo, vasca-vasca... (ABC, 2004.04.28). Auskalo alderdi abertzaleren
batek horrelakoak esango balitu ez ote luketen xenofobotzat joko baina,
antza, Loyola de Palaciok hori eta gehiago merezi du.
Dena den, zer ez ote duten Madrilgo egunkariek esango Loyola de Palaciok,
euskaraz ezkutuan baino hitzegin ez arren, euskalduna dela jakiten duten
egunean. Isilpeko euskalduntasun hori Loyolak berak aitortu zion orain
bospasei urte EAJren diputatu bati.
Ustebako aitorpen hori egin zionean diputatu jeltzalea euskaraz hasi
zitzaion Loyola de Palaciori eta honek erantzun: "No, yo no hablo euskera
batua, sino vizcano". Eta, bat-batean, diputatuak bizkaieraz erantzun
zionean, gure emakume bizkorrak argitu zion: "No, yo hablo la variedad
dialectal de Markina".
Beraz, inork ez du Loyolak markineraz dakienaren frogarik, baina guztiz
frogatua dago gure emakume bizkorrak euskara batua, bizkaiera osotua eta
markinera bereizten dituena.
Amatio


Posted by Amatiño at 13:20

Coreblog-ekin egina