Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Farewell My Concubine (Agur nire konkubinari) (1993)

Luistxo Fernandez ¦ 2018-03-10 ¦ 11:50 ¦

Pekineko Opera jenero liriko txinatarrean rol guztiak gizonezkoak betetzen zituzten, baina aktore batzuk txikitandik emakumezkoen roletan berezitzen ziren. Horietako bat da Cheng Dieyi, zeinak Duan Xiaolou bere lagun eta eszenako kidearekin, bikote artistiko bat osatuko duten, txikitandik berezituz obra ezagun batean: Agur nire konkubinari klasikoa. Dieyi feminizatua Yu konkubina izango da, eta Xiaolou berriz, erregea. Bien arteko harremanak operako dantza eta mugimenduen tankera izango du urteak aurrera doazen artean, bitartean Txina eraldakuntza politiko handiak gertatzen diren biartean. Era berean, Xiaolouk emakume bat maitatzeak ere tentsioa eragingo du bikote artistikoan.

Zuzendaria: Chen Kaige. Gidoia: Lilian Lee, Lu Wei. Jatorrizko eleberria: Lilian Lee, Pekingo opera klasikoan oinarritua. Aktoreak: Leslie Cheung, Zhang Fengyi, Gong Li, Ge You, Lü Qi, Ying Da. Izenburua: 霸王别姬 / Bàwáng Bié Jí (cn), Farewell my concubine (en), Agur nire konkubinari (eu), Adieu ma concubine (fr), Adiós a mi concubina (es). Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Farewell.My.Concubine.1993.x264.AC3-WAF
 Farewell.My.Concubine.1993.Bluray.720p.AC3.x264-CHD
 Farewell.My.Concubine.1993.MULTi.1080p.BluRay.x264-FHD 

Agur nire konkubinari film tristea da, baina ederra, estetikoki maila gorenekoa. Frakasoaren kontakizuna da, ez edertasunak, ez arteak eta ez maitasunak ezin dutela patu krudel bat oztopatu, ezta heriotzaren ezinbestekotasuna atzeratu. Nolabait bere antonimoa da Bizi, Zhang Yimou-ren hurrengo urteko filma non aktore protagonistak diren hemengo sekundarioak (Gong Li eta Ge You, Yuan errefinatuarena egiten duena).

Aktore protagonistak, konkubinarena egiten duen Leslie Cheung-ek, bere buruaz beste egin zuen filma amaitu eta 10 urtera. Txinako eszenako zelebritate gay lehenetarikoa izan zen Cheung. Epilogo triste bat, film triste honi.

Agur, bai

Hau ere epilogo bat da. Milagarren filma Azpitituluak Euskaraz proiektuan. Izoztua geratzen da hau, eta ikusiko dugu erreleborik baden. Mila eta bat film, eta gehiago ere, izango dira jendeak kargatzen baditu, eta zainduko ditut fitxategi horiek, baina azpidatziak egiteari, nik, agur esaten diot.

Deskargak: 24

 :  Farewell.My.Con-eus-osoa.srt.zip 40KB Osoak

Erantzun artikulu nagusiari