Berriak | Katalogoa | Erreleborik? | Foroa | Wikia | Honi buruz

Merci Patron ! (2016)

via Filmazpit ¦ 2018-01-25 ¦ 09:02 ¦

Aldizkari txiki bateko editoreak, François Ruffin-ek, zuzendutako dokumentala. Serge eta Jocelyne Klur senar-emazteak miserian bizi dira. Munduko luxu konpainiarik sendoena den LVMH taldearentzat ari ziren Kenzo markako janzkiak josten, harik eta langabeziara bota zituzten arte: ugazabak produkzioa Poloniara deslokalizatu zuen. Ugazaba hori Frantziako gizonik aberatsena da, Bernard Arnault. Klur-tarren bizibidea jartraituz, LVMHren jabea ikertu eta pertsegitzen du zinegileak. Ironiaz baino sarkasmoz betetako hizkera darabil Ruffinek: aberatsen eta langileen arteko bakea nahi duela, klaseen arteko elkarrizketa, ezin duela sinetsi Arnault esaten dutena bezain bihozgabea denik...

Zuzendaria: François Ruffin. Protagonistak: François Ruffin, Bernard Arnault, Serge eta Jocelyne Klur. Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: frantsesa. Izenburua: Merci Patron (fr), ¡Gracias jefe! (es), Thanks, Boss! (en), Eskerrik asko, ugazaba! (eu). Estekak: Imdb | Pello Zubiriraren iruzkina.

Bertsio honetarako dira azpidatziak:

 Merci Patron.2016.FRENCH.DVDRip.XVid.AC3-Afrique31

Azpititulu hauek agertu ziren Filmazpit webgunean.

Deskargak: 30

 :  Merci Patron.2016.eu.srt.zip 36KB Osoak

Erantzun artikulu nagusiari