

Abuztuaren bigarren astea Bretainian egon gara. Haruntzako bidaian Poitiers ezagutu genuen, alde zaharra ederra du, etxe zaharrez osatua eta erdi aroko Notre Dame eliza



Kanpina ederra da. Bungalowa leku egokian dugu, itxasoa ere pitin bat ikusten da arraskan ari naizen bitartean. Gainera hondartza bertan dago, kala txiki bat dugu ondoan





Sei egun eder pasa ditugu inguruak ezagutzen Bedonet bera, Kemper, Locronan edo Lokorn (bretoieraz)









, Kimperle






Gaur oso eguraldi txarra... negukoa egin du. Haizea eta euria gelditu gabe izan ditugu lagun. Hau da Bretainiaren berdearen arrazoia. Eta turista guztiak errepidean pilatu gara, txolopotea egunerokoa da hemen. Biribilguneak 100 metroro, juxtu ilarak ekiditeko eginak direla esan duenik ere bada, Luis bera.
Euskaldun bakarrak ginelakoan geunden baina orain bi egun Gazteiztar familia bat ezagutu dugu Iñigo, Ascen, Igone eta Gaizka. Haurrak oso ondo moldatu dira elkarrekin eta helduok gauaren goxoan “blanc de blancs” chardoney txanpaina eran dugu elkarrekin. Ez dago gaizki!
Frantsesa hitz egiteko ere aukera polita da hau. Oso ondo moldatu naizen aldiak hitza aurkitzeko okerrago ibili naizenekin nahastu zaizkit.
Gaur Liliri galdetu diogu ea zer moduz dabilen famili guztiarekin oporretan eta zera erantzun digu: oso ondo eta pozik. Bapatean bota du eta gustura, oso gustura eta irrifartsu utzi gaitu.
Normandiarako bidean Mont St Michel-era hurbildu gara. Lekua ikusgarria da benetan, inguruko lokatsezko zelaiak, tontorraren ederra, historia... baina turista eta kotxe ilarak gorrotagarriak izan dira. Iritsi bezain pronto ilarak goruntza eta ilarak beheruntza. Jendea elkarri bultzaka... Txiza egiteko ordaindu egin behar, aparkatzeko zer esanik ez eta abadia ikusteko ere bai eta guztia oso baldintza kaxkarretan: aparkatu urruti eta irteteko kristoren ilarak, txiza egiteko ilara luzeak eta ezina handiagoa, abadiara sartzeko dortoka erritmoko beste ilara... Baina halere ederra da bai lekua.
Nancre kostaldean dugu kanpina. Bungalowa izugarri elegantea da, sekula izan dugun onena baina eguraldia erdipurdizkoa, fresko egiten du eta igerileku estalian dabiltza haurrak eta Luis baina ni oraindik ez naiz sartu. Bazterrak ezagutzera bihar abiatuko gara.


June Memorial Center-en izan gara. Kanadara bigarren gerra aurretik iritsitako inmigrazio uholdea, gerran parte hartzeko derrigortasunaren inguruko bozketak, soldaduak, batallak eta antzekoak ikusi genituen. Museo gomendagarria da. Hondartza ere alboan du baina eguraldiak ez du laguntzen bertan bainu bat hartzeko.
Amerikarren, alemanen eta ingelesen hilerriak ikusi ditugu. Lehena oso ezaguna da. Besteak beste "Salvar al soldado Ryan" filmea bertako irudiekin hasten da. Alemana hunkigarriagoa, ederragoa iruditu zait. Beti gustatu izan zaizkit hilerri alemanak. Gorpuen gainean harri eta marmol gutxi edo batere ez eta belarra, loreak eta zuhaitzak aldatzen dituzte. Hilerria berdea da eta ez zuria. Lur gainean jarri dituzte izenak. "Ein german soldat" dago idatzia askotan, soldadu ezezaguna. Enarak dabiltza egan lur gainean ziztu bizian eta zuhatzak borobiltasun perfektua erakusten dute.
Zirkuan ere izan ginen! Frantziako zirkurik onenean! Zavatti zirkuan! Oporretako azken egun zen eta kanpinetik 100 metrora zegoen zelaian hartu zuten ostatu. Interesgarria izan zen,batez ere antolaketa. Kide bakoitzak hiruzpalau funtzio eta eginbehar zituen. Txartelak saldu, malabarak egin, animalientzat eskailerak ipini, lurreko estalkia mugitu eta azkenean karpa eta enparauak jaso. Dida batean gainera!
Itzulera egun berdinean egin genuen, eguraldi txarra utzi Normandia eta txarragora etorri ginen. Tira, bukatu dira udarako oporrak. Ederki pasatu dugu laurok elkarrekin eta aukeratutako parajeak asetuta utzi gaituzte. Ez da gutxi!
Idatzi artikulu bat