Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz
Fan (2016)
Mikel Gartzia ¦ 2016-08-10 ¦ 23:42 ¦
Zuzendaria: Maneesh Sharma. Gidoia: Habib Faisal. Jatorrizko istorioa: Maneesh Sharma. Aktoreak: Shah Rukh Khan, Sayani Gupta, Joelle Koissi, Waluscha de Sousa, Shriya Pilgaonkar, Deepika Amin, Yogendra Tiku. Herrialdea: India. Hizkuntza: hindiera. Imdb
Badira urte batzuk Twitterren @azpitituluak ikusi nuela, baina orain arte ez naiz ausartu hemen murgiltzen. Motibazioa behar da, baina nahiko erraza izan da. Pelikula honen itzulpena Luis Carmonari eskaini nahi diot, bera izan baitzen Tetuanera gonbidatu ninduena. Hantxe ikusi nuen, Maroko iparraldeko zinema areto kolonial erraldoi hartan, FAN izeneko filme hau.
Bollywood produkzio mundu horretako filmerik ikusi ez baduzu, hasi behar zenuke. Badago azpitulatuta beste bat oso polita. Protagonistak hiru gizon diren arren, betaurreko moreekin gustura ikusteko modukoa. Ez nuen gomendatu gabe utzi nahi. Eta aurreko horretan bezalaxe, FAN filmean ere ingelesa eta hindi hizkuntza nola nahasten dituzten ikusi ahalko duzue. Are, nazioarteko harremanetan Indiaren harrotasuna erakusten eta ingelesaren harropuzkeria salatzen dira. Fijatu hizkuntzen inguruko aipamenetan. Adi, baita ere polizia motari. Auskalo zein neurritan den benetako Indiaren erakusgarri...
Lehen ikustaldian ezingo zarete konturatu seguru aski, baina gidoia erabat kateatuta dago. Bi pertsonaien bikoizketa, trukatze... eta abarrez gain, esamolde asko birritan ateratzen dira, buelta emanda.
Ez dakit filme bikaina den. Niri azpitituluak egiteko motibazioa eman dit behintzat. Hobeto itzuliko nituen Ana I. Morales itzultzailearen aholkuak) lehenago irakurri banitu. Eta hurrengoan Luistxok bezala egingo dut itzulpena, filmea ikusi aurretik. Baina gustura gelditu naiz. Mila esker ekimen hau martxan jarri dutenei eta katalogoa osatu dutenei. Errepaso ederra egin behar dut :-)
Ez dut sinopsirik egin nahi, horrelaxe sartu nintzelako neu zinemara. Ondo izan.
Bi aukera doaz erantsita, DVDscr eta HDrip izenekoak, ondo etorriko direnak, hurrenez hurren, bertsio hauekin:
FAN 2016 Hindi DvDScr (No WaterMarks) x264 AAC - Hon3y Fan 2016 Hindi 720p HDRip x264 AAC - Hon3y
Deskargak: 24
: FAN 2016-srt-eus.rar 71KB OsoakErantzunak
-
Eskerrik asko, Fan hori!
Azpitit ¦ 2016-08-11 ¦ 11:07
Eskerrik asko Mikel @mikelsgartzia zure lehen ekarpen honengatik. Diozunez, aholkuak jarraituko dituzu hurrengo baterako, beraz ulertzen dugu beste film bat gutxienez egingo duzula, ezta? ederto ba!
Sinopsi barik utziko dugu zure sarrera, baina aizu!, gutxieneko fitxa ezinbestekoa da eta hori gehitu diogu. Eta baita zein bertsiotarako den esatea. Kasu horretan, gainera, beste sinkronizazio extra bat gehitu diogu.
-
Re: Fan
Mikel ¦ 2016-08-12 ¦ 13:58
Mila esker!!
Oso ondo etorri zait Luistxoren laguntza, emailez. Gutxi molestatzen saiatu naiz, hurrengoan (izango baita seguru), ea ez diodan batere laguntzarik eskatu behar!! -
Re: Fan
Luistxo Fernandez (@luistxo) ¦ 2016-08-21 ¦ 09:59
Gustatu zait, @mikelsgartzia euskaratu duzun Fan hau. India herrialde interesgarria da 21. mendean, eta bertako zinean ere gauza interesgarriak egiten dira. Industria handi bat da, teknika eta baliabideez gain, sormena ere badute.
Atentzioa deitu dit nola akziozko eszenetako batean, ia-ia cameo baten gisara, Mumbaiko "dabawalak" ageri diren, fianbreren garraiatzaileak. Gomendatzen dizut, Mikel, horiek ageri diren beste film bat, The Lunchbox-Fianbrera ikustea. Bertan ere hindiera/ingelesa erregistro bikoitz berezi bat nabari da.
-
Re: Fan
Mikel ¦ 2016-08-21 ¦ 13:58
Ados, eskerrik asko!!