2009/10/11 17:03:55.818 GMT+2

Urbasa-Entzia-Mirutegi

Atzo irteera polita egin genuen GarbiƱe eta biok. Kotxea, bizikleta eta oinak izan genituen lagun; eta ardiak, zaldiak eta saiak.



Nafarroako Opakuan sartu eta Entzian utzi genuen kotxea. Bizikleta gainean Urbasa joan ginen, han bazkaldu eta buelta Entziara; Mendiluze kromletxetik Mirutegi mendia igo eta kotxera buelta. Aguraingo festetan bukatu genuen. Egun ederra beraz.

Mirutegin saia saldoa ikusi genuen, handiak, haizearekin dantzan; goian gu eta tarteka beraiek. Saiak goitik ikustea ikusgarria da.

25 kilometro inguru egin ditugu, oinez eta bizikletaz egin ditugunak batuta. Ez dago gaizki!

Nork: marije.2009/10/11 17:03:55.818 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)