2006/04/14 02:50:24.275 GMT+2

Nancho Novo, Mikel Martinez eta Patxo Telleria

Atzo une batez Nancho Novo aktore galiziarra ikusi nuen telebistan Jesusen aitaren paperean, serio demonio. Oso zaila egin zitzaidan Nancho rol dramatiko horretan sinesgarria antzematea.
Azkena "Defendiendo al cavernícola" bakarrizketa-antzerkian ikusi nuen eta izugarri farregarria iruditu zitzaidan. Beretzat propio idatzitako testua zuen emanaldiak. Berak idatzia zirudien. Eguneroko harremanetan oinarrituta zegoen, gizon-emakumeon arteko gora-beheretan, eztabaidetan, topikoetan... Gomendagarria guztiz!

Eta Lugaritz kultur etxean ikusitako beste antzerki bat ere aipatu nahi dut. Aipatu baino goraipatu. Ikaragarria iruditu zitzaidan. Animalekoa. Borobila. Pantxo Telleriak idatzi eta Mikel Fernandezekin batera antzeztutako obraz ari naiz. "Larru haizetara" edo du izena obrak. Bertan euskaldunok sexuarekin dugun harremanaz ari dira, edo harreman-ezaz hobeto esanda. Eta horretarako hainbat pasarte, egoera, eta topikoz baliatzen dira. Farrez hasi eta bukatzekoa da. Ze hona den geure buruaz honela trufatzea! Eta euskaraz gainera. Zoragarria benetan!

Nork: marije.2006/04/14 02:50:24.275 GMT+2
Etiketak: antzerkia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)