2011/03/17 17:37:27.916 GMT+1

"Manta" antzerki obra

Dferia-ren barruan ikusi dudan antzerki-obra bakarra izan da "Manta".

Hijab-a ardatz duen obra zela, besterik jakin gabe joan ginen, eta, tarteka aspertu ere egin nintzen, mugimendu gutxiko unetan edo errepikakorretan, hain zuzen.  Tira, begiak bakarrik mugitzen zituela pasa zituen 10 bat minutu antzezleak obraren hasieran.

Amaieran, elkarrizketara gelditu ginen; eskerrak! argitu zitzaizkidan hor ilunak eta konprenitu nuen hobekiago obra bera, artistaren sakontze-lana.

Testu hau -oso ondo adierazten du obraren muina- irakurri gabe joan nintzen obra ikustera:

Héla Fattoumi artista txikitan, emakume tunisiarren Safsari ( buruoihal zuri) delakoarekin ibili ohi zen jolasean, haurrak handi izatera jolastu ohi diren bezala amaren txapinak jantzita. Neskatoa zenean, tradizio arabiar-musulmaneko debeku multzo batean ardaztutako hezkuntzak blaitu zuen. Halabehar hari ihes egiteko, irakurketan murgildu zen, eta hark erakutsi zion auzitan jarri beharra zeukala nahitaez bere jatorrizko kulturaren zenbait alderdi, askatasunaren kontrakoak baitziren. Andre heldu delarik, jabetzen da tradizio hartako zenbait alderdiri ihes egitean izan duen zorteaz eta dantza egitea aukeratu du, bere ibilbideko ekintzak beti mugimenduan jartzen dituen artista izatea. Azken urteotan, hijab-aren erabilerak, askotan agertu baita komunikabideetan, gauza asko jarrarazi dizkio auzitan, hari inoiz men egin beharrik izan ez duen honi. Azkenean, jantzi horietako bat erosten ausartu zen, jantzi egin zuen, barruan sartu zen sentitzeko. Sentipenak hasi ziren bera betetzen, gidatzen, eramaten. Geldi egon, keinu bat egiten ausartu, mugitzen, dantzatzen… Halaxe jakin zuen bilatu egin behar zuela, gorputzaren bidez esploratu; eta ulertu zuen prest zegoela jantzi hartatik abiatuta arte-keinu bat saiatzeko.


Nork: marije.2011/03/17 17:37:27.916 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)