2008/03/22 16:02:11.588 GMT+1

Japonia, Tokyo

Azpititulua: Ia-ia lurra muxukatu dut.

Ez da egia lurra muxukatzekotan egon naizenik.
Batez ere nekatuta iritsi garelako. Haurrek hiruzpalau ordu egin dituzte lo. Nik 0. Hori bai, hiru pelikula ikusi ditut: Stardust (xelebrea, haurrentzat ere bai, ipuin erromantikoak gustukoak ditut), Austin readers club (irakurketa taldearena ezagutu dut inguruan; egunen batean ea aukerarik ba dudan), Queen Elizabeth (jantziak eta maitasun istorioa, sinmax). 10 bat zeuden aukeran (eserleku bakoitzak bere pantaila...).
Baina bidaiaren hasiera oso gogorra izan da denontzat. Ekipaia fakturatzerakoan Liliren pasaportea kadukatuta dagoela esan ez digute ba! Alajaina! 2005eko ekainean atera genuen baina bi urte zituenez beste bi urterako bakarrik balio zuen. Ez zaigu burutik pasa!
10:00ak ziren eta 12:00etan zuen irteera ordua gure hegaldiak. Korrika Bilbora jeitsi pasaportea egin ziezaiguten lortu eta 11:20an (azken unean) fakturatu ditugu maletak. Uffff! Bidairik gabe gelditzeko zorian egon gara!

Ea, ea, non dagoen Paulo... Ba ez, ba ez... Ez zuen ba gaueko 11ak ulertuko?
Japan-rail-pass-ak aldatu ditut eta bueltan Paulo ezagutu dut. Hau lasaitua. Berandatu egin zaio. Kota-chanekin etorri da.
Argazkietan baino gazteagoa da!
Trenaren mugimenduek lagunduta ia lo seko gelditu gara Luis eta biok. Tokyon trena aldatu. Kawasakin trena aldatu. Iritsi gara Shitera. Kilometrora dago pisua. Erosoa. Handia. Argitsua. Plot eginda gaude.
Lena erosketetatik bueltan ezagutu dugu. Argazkietan baino ederragoa! Kriston afaria prestatu digu.
Tatami-gela utzi digute. Ederto egin dugu lo. Goizean ezin esnaturik ibili gara. Jetlaga.
2. eguna
Akihabara, elektronika auzoa. Jende xelebre asko. Artistak kalean (txontxongiloak, malabarak...). Kamara txikia erosi dugu 20.000 yenetan (120€).
Peru-chan erreinu tikia Akihabara-n (nintendoaren jokoak).

Argazkilari ibili da Paulo, eta tarteka Lena. Tokyoko argazki asko beraiek atereak dira.

Arakuyu, jende oraindik ere xelebreagoaren zubia.

Meiji-jingu tenplua.




Yoyogi parkea.
Txakurrak dira bai!

Harayuku, gaztediaren auzoa.
Luistxoren Gustua fina da benetan....(Paulok idatzia.)
Afaria Ninja jatetxean.
Argazki gehiago aurreko mezuan.
Kanpoaldean karaokea.

3. eguna:
Senso tenplua.



Odaiban,itxasontzia hartu eta badiara zeharkaldia.
Egunkari eskuindar baten egoitza, Tokyoko ibaitik aterata, batonbus lokaletik
Katuen erreinua. Mertxandaisina itzela. Katuekin jolas egiteko gela luze bat: 800 yen ordu erdia. Pertsona helduak zeuden katuekin jolasean.

Fuji telebistaren eraikuntza, izugarria. Bola berdearen gainkaldean ibili ginen. Ze sentsazio dardaragarria.
Goitik ateratako argazkia.

Ginzan afaldu jatetxe japoniarrean (marmoka).



4. eguna:
Enperadoaren parketa. Eskasa.

Ueno parkea. Interesgarria.

Hiroshimako sua, gordea, bakearen oroigarri eta arma nuklearren suntsiketa eskatuz
Museo Nazionala. Kimonoak eta samuraien trajeak. Arkeologi aztarnak. Gutxi gehiago.

Nork: marije.2008/03/22 16:02:11.588 GMT+1
Etiketak: bidaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)