2008/05/07 12:01:49.124 GMT+2

Festa aldameneko gelan


Mariasun Landak berriki idatzi du. Itzulpena irakurri dut nik.
Izugarri gustatu zait, erraza da irakurtzeko eta au pair gisa Parisen bizitutakoa kontatzen du Mariasunek.
Biluztu egin da kontakizunean. Gordeko zituen ziurrenik gorde beharrekoak baina kontatzen duena irakurtzea gozagarria da.
Zarauzko ikastolan irakasle izan zuen nire ahizpa Pilik Mariasun: rdurako liburuan kontatzen dituenak bizita zituen.
Nerabezarotik heldutasunerako gorabeherak, 68ko maiatzaren inguruko giroa, euskararik ez jakiteak sortzen zizkion barne-egoerak...
Bestalde, bukaera oso azkar idatzi izan zuen sentsazioa izan dut. Gertakari asko bi orritan sartu beharra sentitu izan balu bezala.
Niri liburu honen jarraipena irakurtzeko gogo bizia gelditu zait. Ea ba Mariasun!

Oso gomendagarria beraz.

Nork: marije.2008/05/07 12:01:49.124 GMT+2
Etiketak: liburua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)