2013/01/12 20:17:57.242 GMT+1

Erroma 2013

Seme-alabekin izan berri naiz Erroman. Argazki guztiak.

Primerako bidaia izan da.
 
Aurretik antolatutakoak bete-betean asmatu ditugu.

Bidaia Donostiatik abiatuta. Apartamentua Tiber alboan, Navona plazatik bi minutura oinez, lasaia eta isila den kale zahar eta estuan.

Oinez asko ibili gara. Sant Angelo eta Vatikanoa etxetik irten eta bertan zeuden; Navona eta Fiori bi kaletara, Parthenon pittin bat haruntzago eta Trevi iturria beste bi kaletara.

Colisseuma, Foroa, Palatinoa, Massimo zirkoa eta Egiaren ahoara ere oinez joan ginen, alde zaharrean galdu xamar ibili arren (ama, ze mania daukazun kalexka txikietatik ibili behar horrekin! Peru dixit).

Eguraldi eguzkitsua izan dugu, hotza tamainan 9-10 gradu, eguzkitan goxo.

Nire bigarren aldia da Erroman; seinale Trevi iturrira botatako txanponarena egida dela. Hirugarren aldi bat ere egongo da, agian.

Bigarren aldi honetan gehiago gustatu zait Erroma. Agian aurrekoan bero asko egin zigulako, hotela kaxkarra izateaz gain hurrun zegoelako etab.

Castelo Sant Angelo barrutik ikusi dugu eta asko gustatu zait. 40 zentimetroko atedun kartzelak ditu barruan, olio ontziak ehundaka, zerealetarako siloak, aita santuaren ohe eta bainugela etab. Goiko terrazatik dagoen ikuspegia ederra da. Voldemort ere bertan bizi da.


San Pedro plaza jendez gainezka zegoen, ilara luzea barrura sartzeko. Kanpotik ikusita nahikoa izan genuen.



Apartamentua oso gomendagarria da, batez ere non dagoen kontuan hartuta.



Goxo ibili gara, gustura elkarrekin.

Nork: marije.2013/01/12 20:17:57.242 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)