Hasiera | Foroa | Wikia | Posta-zerrenda | Azpitituluak jaisteko

Le samourai (1967)

FHarlock ¦ 2009-01-05 ¦ 21:17 ¦

Lanaren aurkezpena: Kultuzko filma daukagu oraingoan, genero beltzeko filme interesgarria. Film on-ona, zoritxarrez gutxiegi ezaguna eta nahiko ahaztua nik uste, generora gauza asko eman baziozkion ere. Duela urte batzuk, remake/omenai antzeko bat egin zion Jim Jarmusch-ek "Ghost Dog" filmarekin.

Filma oso ona izan arren, baliteke denen gustuoka ez izatea, filme desberdin eta berezi guztiei gertatzen zaien modura. Nire gomendioa, saiatu ikusten aurreiritzirik gabe, bere berezitasuna eta estiloa dastatuz. Zine amerikarrera ohitutakoek, zihurrenez ez dute gustoko izango, baina interes zinezale minimo duen oro gogoko izango dute.

Jatorrizko tituloa: Le samoura�.
Urtea: 1967.
Tituloa euskaraz: Samuraia.
Tituloa gazteleraz: El silencio de un hombre.
Zuzendaria: Jean Pierre-Melville.
Aktore nagusiak: Alain Delon, Francois Perier, Nathalie Delon, Cathy Rosier, Jacques Leroy, Michel Boisrond, Robert Favart, Jean-Pierre Posier, Catherine Jourdan.

Argudioa: Paris, 60 hamarkadan. Jeff Costelo ordainpeko hiltzaile isil eta leiala da. Azken hilketa egiterakoan, gauzak ez doaz ongi. Orain, ehizatutako zauritutako tigrea lez da.

IMBD IMBD puntuaketa: 8.1/10 7,972 votes

WIKIPEDIA (Gazteleraz)

TRAILERRA YOUTUBEN

Kuriositateak:

  • Filman hasieran agertzen den liburuaren aipua, faltsua da. Ez da horrelakorik dion libururik ez ezta horrela titulatzen denik.
  • Filma isiltasunez beteta badago ere, azpititulo kopurua ez da uste litekeen txikia. Kin Kin Duk-en filmak baino bikoiztza bada gutxienez.

Muntaiaren eta azpitituloen ezaugarriak: 25fps PAL. Espainian argitarutako (deskatalogua)

Elinkak:

[Samuraia (Le Samouraï - 1of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_1.VOB

[Samuraia (Le Samouraï - 2of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_2.VOB

[Samuraia (Le Samouraï - 3of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_3.VOB

[Samuraia (Le Samouraï - 4of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_4.VOB

[Samuraia (Le Samouraï - 5of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia]VTS_01_5.VOB

[Samuraia (Le Samouraï - 6of6][Original audio][Subs euskara-basque-euskera][Arkadia Euskal Ontzia].rar

POST ORIGINALA

Azpitituluen fitxategia: AEO-SF - Le Samouraï (dvd9)(Euskera).rar 12KB (Osoak)

Erantzunak

  • Re: Le samourai (1967)

    Luistxo ¦ 2009-02-04 ¦ 18:36

    Klasiko frantses bat. Eskerrik asko, Fharlock. Honekin batera beste sinkronizazio bat kargatzen dut, bat datorrena bertsio honekin:

    Le.Samourai.1967.DVDRip.XviD-StEfX

    Azpitituluen fitxategia: samurai_eu_2.rar 15KB (Osoak)

  • Re: Le samourai (1967)

    FHarlock ¦ 2009-02-06 ¦ 11:59

    Nik eskertuko nuke jarri ditudan linketik jeitsiko bazenute.

    Nire idea da, gero erraz kopiatzekoa dela dbd bat, eta dbd formatuarekin zihur dakigu edonork edozein aparatuetan ikusi ahalko duela, divx-ekin gertatzen ez dena.

    Internet ezagutu edo bertan jendeak ezagutzen ez dituelako gauzak ez ditu jeisten, nik eskutik eskura zabaltzeko moduan eginiko muntaiak interesgarrien deritzot.

Erantzun artikulu nagusiari