2009/10/04 20:10:56.210 GMT+2

Azken bainua

Kilometroak Donostian eta gu Getarian. Oso egun polita izan da. Maite eta Beñat etorri zaizkigu bisitan. Gaztetapen aspaldiko partez (bi urte) hondar dezente zegoela probestu eta bertan bainatu gara. Lehendabizi maulioak, ixkirak eta itxas-trikuak bildu dituzte.


Lili (5), Peru (11), Beñat (8), Lur(6)

Maitek eta Beñatek ere aurtengo lehen bainua Getarian hartu zuten.
Urteko azken bainua izan da, zoragarria; ura garbia eta epela zegoen, hondartza guretzako eta eguzkia goxo-goxoa.

Nork: marije.2009/10/04 20:10:56.210 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment
Zenbat dira hiru gehi bost? (idatzi zenbakia)